TOPAKETA MUNIZIPALISTAK 🚀
EHBaik, hemedik urtebetera diren herriko bozen dinamika abiarazten du!
Gure helburua: Pertsonen bizi baldintza hobetu politika publiko justu, feminta eta ekologikoen bidez. Burujabetza gehiago eta gobernatzeko beste eredu bat lortu. ✊
Goizeko tailerren bidez, herriz herri eraman beharreko kanpaina gogoetatzen hasten gira 🔥
Mar 22, 2025 10:50… eta datorren urteei begirako erronkak aurkezten ditugu 🤝
Herriko zein Elkargoko bozetarako urte bat falta den honetan, Ipar Euskal Herri osoko ezkerreko abertzale diren ehun pertsona inguru bildu gara. 🔥
EHBai, hitzordu garrantzitsu horren prestaketa lanean sartua da.
Gure militanteek lokalki eramanen duten lanaz gain, gaur, ariketa kolektibo honen bidez, ipar Euskal Herriko erronka kolektiboki gogoetatzea dugu helburu!
Topaketa Munizipalistekin bukatzeko: burujabetza proiektuak eta gobernantza eredu desberdinak aztertzeko mahai-ingurua!
Amaiera!
➡️ Urte bat barru iraganen dira hauteskunde munizipalak ipar Euskal Herria osatzen duten 158 herrietan. Herriko bozak, gure lurraldean gauzak aitzinarazteko une garrantzitsua izanen dira.💪
Bizi dugun krisi anizkoitza honen aitzinean, beharrezkoa eta premiazkoa da eraldaketa sozial, politiko eta demokratikoa abiaraztea.
Hauteskunde horiek, zerbitzu publikoak, etxebizitza eskubidea, laborantza eredua, euskararen normalizazioa, kultura, metamorfosi ekologikoa (...)
(...) edota emazteen eskubideen aldeko politika publikoak lehen lerroan jartzeko baliatuko ditugu.
Prest gaude, Euskal Herrian posible da!🙌